Wavegarden

Wavegarden surf waves

Maiz Egiten Diren Galderak / Erabiltzaileentzat

1. Olatua maila guztientzako surflarientzako egokia al da?

Bai, bai hasiberrientzako bai surflari adituenentzako ere da.

2. Zein izan daiteke Wavegarden olatu baten tamaina gehienez?

Teknikoki edozein olatu-tamaina sor dezakegu, baina hainbat arrazoi direla eta, 1,6 metroko altuerako olatuak gomendatzen ditugu gehienez.

3. Wavegarden olatu guztiak berdinak al dira?

Ez. Bezero bakoitzaren premien arabera, instalazio berean bi eremu bereizi sor daitezke, bakoitzean tamaina ezberdineko olatuak aurki daitezkeelarik.

4. Zein da Wavegarden olatu baten ur-sakonera?

Itsasoko olatu naturalen antzekoa.

5. Hondartzan erabiltzen dudan surf-ohol bera erabili al dezaket?

Bai noski.

6. Zein da Wavegarden olatuaren eta olatu estatikoaren arteko ezberdintasuna?

Wavegarden olatua mugitu egiten da, itsasoko olatuak bezala. Wavegarden olatuetan itsasoan bezala egin daiteke surfa.

7. Zein da Wavegarden olatu baten ibilbidea gehienez?

Ur-orriaren tamainak ahalbidetzen duen bezain olatu luzeak sortu ditzakegu.

8. Orain arte eraikitako olatu-instalazioetan, olatuaren lehen zatia bakarrik aprobetxa zitekeen; gauza bera gertatzen al da Wavegardenekin?

Wavegardenek teknologia paregabea sortu du, olatuen hodi perfektua ibilbide osoan mantentzeko.

9. Wavegarden olatuak ibilbide zuzenekoak bakarrik izan al daitezke?

Ez, olatuari edozein ibilbide eman diezaiokegu, zirkuitu irekia (hasiera eta bukaeraduna) edo itxia emanez, edo lakuaren morfologiaren araberako ibilbidea emanez.