Deskribapena
Wavegarden teknologiari esker, surf-gune bat sor dezakezu munduko edozein lekutan, eta gainera, nahi duzunean egin ahal izango duzu surfa bertan. Gure teknologiari esker, surfik egiten ez duen jendearentzako hondartza bat sor dezakezu, olatu txikiak dituelarik, edo bestela, olatu handiagoak dituen gune bat, maila guztietako surflarientzat. Gure teknologia ur-gune mota askotan aplikatu daiteke, bai laku, aintzira, urtegi bai igerileku handietan ere. Edonon, olatu perfektuak sortzen ditu beti, eta gure teknologiak olatu horien tamaina, forma eta abiadura aldatzeko aukera ematen du.
Hori guztia ingurune natural eta seguru batean, eta beste edozein olatu-sortzailek baino askoz ere energia gutxiago erabiliz. Wavegarden teknologiako olatu bat edozein luzera eta ibilbidera (irekia, itxia edo zirkularra) egokitu daiteke; eta gainera, bezero bakoitzarentzako bereziki egindako diseinuari esker, olatuak tamaina ezberdinetan leher daitezke (olatu-tamaina gomendatua 1.6 metrokoa da).
Zuk aukeratzen duzun distantzian zehar, olatuak bere modua mantentzen du. Laku edo aintziraren luzaera muga bakarra da.
Olatuak itsasoko olatuen portaera berdina dauka, eta beraz, itsasoan bezala egin daiteke surf bertan: itsasoan bezala egin behar da igeri olatua hartzeko, haren gainean zutik jartzeko eta olatuaren ertzean kokatu eta bertan mugitzeko.
Olatuak nahi bezala doitu eta txandakatu daitezke, era horretan, mota ezberdineko olatuak nahastuz, eliteko surflarientzat ere erronka-jarduera izan dadin.
Olatuak doitu egin daitezke intentsitatean: era horretan, surflari guztientzat, bai hasiberrientzat bai eliteko surflarientzat ere, dibertigarria eta erronka izan dadin.


Olatuen baldintza guztiak garbiak ditu: edozein mailako surfa egiteko ezin hobea da.
Une berean surfista askok surfeatu dezaketen olatua (bi surfista aditu eta hogei hasiberri).


