Wavegarden

Segurtasuna

Wavegarden teknologiak ingurune kontrolatua eskaintzen du, bai tamainan, bai luzeran bai olatuen maiztasunean ere. Ez dago ustekabeko ur-korronterik, arroka edo koral-hondo arriskutsurik, eta surflaria beti dago ikusgarri eta ur-bazterretik gertu. Jarduera-eremu ezberdinak (hasiberrien gunea, adituena, olatuak harrapatzeko gunea, bainu-gunea) behar bezala mugatu daitezke, era horretan, erabiltzaileen arteko kolpe-arriskua nabarmen gutxituz.

Hori guztia dela eta, Wavegarden teknologiari esker, erabiltzaile mota guztiek erabili ditzakete instalazioak, modu seguruan gainera. Wavegarden erabiltzeko baldintza bakarra igeri egiten jakitea eta ur-ingurunean eroso sentitzea da. Ez da surfean eskarmenturik eduki behar. 3 eta 300 urte bitarteko pertsonentzat da, eta ez da beharrezkoa sasoian egotea. Instalazio bakoitzean, bezeroaren baldintzei jarraiki, Wavegardenek instalazioa kokatzen den lekuko berezko, tokiko eta nazioarteko segurtasun-arauak beteko ditu.

safe surfing waves

wave lagoon surfing

surfing in a controlled environment
family surfing
safe surf for kids
safe surf waves